Nire soslaia

Soslaieko argazkia bi motatakoa izan daiteke; Irekia ala Abatarra. Argazkia Irekia zure aurpegiaren argazkia izango da,  zu modu argi eta garbian erakutsiko duena, eta ezagungarri egingo zaituna. Zeurea izan behar du, ez saiatu ezkutatzen, estaltzen, iluntzen... zertarako? Jendea zu ezagutzea da Kaixomaitiaren helburua!

Pertsonaia ezagunen argazkiak, noski, ez dira onartuak izango, ez eta erabiltzailearen beraren argazki bat ez denaren susmoa dugun argazkirik ere. 

Abatarra berriz, argazki irekia ez den irudi oro izango da, azpian dituzu adibide batzuk. 

Harpidetzaren tarifak,  Soslaiaren Argazki nagusia argazki irekia ala abatarra izatearen arabera dagoenez, kaixomaitia.eus eko editoreek dute azken hitza bi hauen arteko sailkapena egiterako unean. Gainera, abatarretik argazki irekira aldaketa egitean edo argazkia bera aldatzean, editoreek baieztatu eta onartuko  dute. Kaixomaitia.eus eko editoreek bere gain hartuko dute argazki bat ez onartzeko aukera. 

Hona hemen argazki eta abatarren adibide batzuk.  Beraz, aukeratu argazki apropos bat eta partekatu saltsan dabiltzaten guztiekin!

Harpidedunak kaixomaitia.eus en duen informazio bilduma da, publiko nahiz pribatua (aukeran). Nagusiki, Soslaiaren Argazki Nagusia, Soslaiaren albumeko argazkiak eta deskribapenak, zaletasun eta bestelako testuek osatzen dute. Informazioaren parte bat pribatua izango da, Kaixomaitia.eus zerbitzuaren kudeaketarako beharrezkoa dena eta ez da inoiz publiko egingo, izan soslaia bera publikoa edo pribatua.

  • Soslaia Publikoa:

Harpidedunaren Soslaiaren informazioa erabiltzaile eta harpidedun orori irekia egongo da. Soslaiaren argazki albuma bera eta bertako argazkiak, halaber, aukeran egin daitezke publiko, ireki edo pribatu, soslaia publikoa bada ere.

  • Soslaia Pribatua:

Harpidedunaren Soslaiaren informazioa harpidedunek soilik  ikusi ahal izango dute. Soslaiaren albuma bera eta argazkiak, aukeran ireki edo pribatu egin daitezke.

*Soslaiaren pribatutasuna "Nire soslaia" ataletik aldatu daiteke.

Kaixomaitia.eus-etik balio asko ematen diegu argazkiei eta horien kalitateari. Hori dela eta, zerbitzuaren tarifak eta funtzionalitateak orohar argazkiengatik baldintzatuak daude. Hau da, zenbat eta argazkia ikusgarriago izan, orduan eta zerbitzu gehiago jaso eta prezio merkeagoa ordainduko du erabiltzaileak. Hori kontuan izanik, horrela ezberdintzen ditugu argazki motak:

Alde batetik, bi argazki atal bereizten ditugu: Soslaieko Argazki Nagusia eta Argazki Bilduma

  • Soslaieko Argazki Nagusia:

Harpidedunak ezarritako soslaieko argazkia da, besteak beste harpidetzaren ordainketa kopurua baldintzatzen duena. Irekia edo abatarra izan daiteke eta soslaia publikotasun edo pribatutasunaren arabera ikusi ahal izango dute erabiltzaileek edo/eta harpidedunek. 

  • Argazki Bilduma:

Soslaiaren Argazki Nagusia ez den harpidedunaren beste edozein argazki. Argazki hauek Argazki bilduman daude ikusgai. Argazki hauetan ezinbestekoa izango da harpideduna bera azaltzea. Argazkietan beste pertsonarik azalduz gero, harpidedunaren erantzukizuna izango da bera ez den persona horren baimena izatea argazkia Kaixomaitia.eus webgunean zintzilikatzeko, bai eta argazkia jartzearen arduradun bakarra ere. 

Beste alde batetik, argazkiak ikusgarritasunaren arabera bereizten dira: Argazki Irekia eta Argazki Pribatua

  • Argazki Irekia:

Harpidedunak ezarritako norberaren argazkia da, bai soslaiaren argazkia nagusia edo eta albumeko argazkiak. Kaixomaitiako harpidedun orok ikusi ahal izango du. Soslaiaren publikotasun edo pribatutasunaren arabera ikusi ahal izango dute erabiltzaileek edo/eta harpidedunekKaixomaitia.eus-en ezarritako  argazki irekiak harpidedunarenak behar dute izan eta bere aurpegia nabarmenki eta ezagutzeko moduan ikusgai egongo da lehen planoan.

  • Abatarra

Argazki irekia ez den irudi oro da. Zure aurpegia modu garbi eta ezagungarrian erakusten ez duen argazkia izan daiteke edo komik bateko pertsonaia bat edo hondartzako ilunabar bat. Onarpen prozesuan kaixomaitia.eus eko administratzaileek erabakiko dute uneoro igotako irudia erabiltzailearen baleko argazki irekia ala abatarra den, horren arabera harpidetzaren tarifa ere baldintzatua egongo da.