Kaixomaitia Ekintzak

Bai, pantailatik beste aldera salto egin dugu eta aurrez-aurre, elkarrekin ondo pasatu nahi dugu, gauza berriak ikasi eta jende berria edo ez hain berria topatu. Kaixomaitia.eus-eko harpidedunek eta ez harpidedunek ere parte hartu dezakete, ez dago mugarik, baldintza bakarra Kaixomaitiaren saltsa dastatzeko gogoekin etortzea! 

Akriboenentzat, baldarrenentzat, umoretsuenentzat, serioenentzat, mimosoenentzat, hotzenentzat, sozialenentzat, lotsatienentzat... euskaldun guztiontzat, harremanetarako, Kaixomaitia Ekintzak.

Izaera eta gusto ezberdinetara zuzendutako jarduerak antolatuko ditugu elkarlanean: sukaldaritza tailerrak, speed dating-ak, hitzaldiak, txangoak, ibilaldiak, kirol ekintzak, pintxo-poteak, afariak, jaialdiak...eta zuk proposatzen duzun edozein; Zerbait nahi egin eta ezin? Ea zer egin dezakegun Kaixoamaitiatik