Orokorra

Kaixomaitia 2007an sorturiko euskaldunon harremanetarako gunea da. Urteetan zehar aldaketak jasan ditu eta, denbora pasa ahala, geroz eta komunitate handiagoa biltzen joan da, 4000 euskaldun harremanetan jartzera iritsi arte. 2015ean aro berri bati eman genion hasiera, euskaldunon harremanetarako aukera berritu bati.

Kaixomaitia.com .eus domeinura pasa da, www.kaixomaitia.eus, diseinu eta funtzionalitate berriekin. Bestetik, KMEkintzak eta KMBloga dira proiektu berri honen oinarriak, wegunearekin batera.

Berritze lan intentsibo baten ondoren, Kaixomaitiak, euskaldunon harremanetarako guneak, aro berri bati eman dio hasiera, “#SaltsaBadago!” lelopean.

Eta zeintzuk dira saltsaren osagaiak?

EZAGUTU !   

Kaixomaitia.eus

Harremanetarako webgune eraberritua. Esan nor zaren, zeren bila zabiltzan eta hasi jendea ezagutzen!

TOPATU!

KMEkintzak

Pantailaren beste aldean jendea ezagutu eta elkarrekin gozatzeko jardunaldiak

HAUSNARTU!

KMBlog-a

Kolaboratzaile sare batekin harremanei buruzko hausnarketa egin eta iritziak partekatu

 

 ​Hona hemen harremanak izateko zenbait aholku, dena ahalik eta hoberen joan dadin:

  • Kaixomaitia.eus web zerbitzu publikoa den heinean, kontu izan zure datu pertsonalak edota kontaktu datuak (telefonoa, e-posta, helbidea…) publiko egitearekin, edota beste pertsona ezagutu aurretik datu hauek jakinaraztearekin (e-postaz ala telefonoz). Ez jarri datu hauek zure “Deskribapena” edo eta “Bila Nabil” ataletan.
  • Kaixomaitia.eus-en ezin dugu ziurtatu bertan harpidetzen den erabiltzaile oro berak dioena egia den ala ez; beraz, erabilzaile batekin hitzordua egin aurretik, eskatu argazki berriak, jar zaitez harremanetan e-postaz eta hitz egin ezazu telefonoz berarekin.
  • Hitzordua egunez egitea komenigarria da.
  • Hitzordua leku publiko batean egin ezazu eta jakinerazi iezaiozu familiakide edota lagunen bati non eta norekin duzun hitzordua. Erabat ziur ez bazaude, joan zaitez hitzordua duzun lekura lagunen batekin.
  • Erabat eroso sentitu bitarte ez iezaiozu jakinarazi non bizi zaren.